XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Latina eta Giza ikasketak, Humanitateak, ikasten ziren Baliarrainen hiru ikasturtetan.
Joxemigelek urte bakarrean egin zituen lehenbiziko bi urteak.
Urteko azken azterketa edo etsamina Gasteizko Apaizgaitegian izaten zen, epaimahai baten aurrean galderei erantzunez. Harantza joaten ziren Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako seminarista guztiak.
Gasteizko
Azterketak egiten zituen epaimahaiko burua Liborio Azpiazu zen, Gasteizko Apaizgaitegiko errektorea eta kanonigoa.
Hala esan zion Joxemigeli, epaimahaiaren aurrera hurreratu zenean:
- Ataungo fruitue...
-Ez hola ohittue...
-erantzun zion Joxemigelek esaera zaharra jarraituz.
Galdera-erantzunak amaitu zituenean, zorrotz samar esan zion Azpiazu jaunak erdaraz:
Azterketa ez zuela gainditu pentsatu zuen Joxemigelek.